Hala, Udalak "irmoki gaitzetsi" du haur batek jasandako eraso transfoboa, eta babesa adierazi die berari eta haren familiari. Gainera, "edozein motatako indarkeria edo eraso sexista eta LGTBIfobikoa" arbuiatu du adierazpenean, eta babesa eta elkartasuna adierazi die inoiz jazarri edo beldurtu diren pertsonei.
Udalak "herritartasun aske eta anitza sustatzen duten politika publikoen lanarekiko eta bultzadarekiko konpromisoa" berretsi du, "eta, aldi berean, horiek garatzeko zerbitzuak eta baliabideak ematen jarraitzeko konpromisoa" hartu du.
Azkenik, bere konpromisoa adierazi du "sexu- eta genero-aniztasunarekin lotutako eraso horiek desagerrarazteko", bai eta LGTBI komunitatearentzako segurtasuna hobetzeko ere, mota guztietako inguruneetan.