LABek San Juan de Dios erietxeko txertaketa "irregularra eta arbitrarioa" izaten ari dela salatu ostean, zentroak erantzun du baieztapen horiek faltsuak direla.
Zentroko prebentzio zerbitzuak ohar batean azaldu duenez, sindikatuaren adierazpenak "ez datoz bat errealitatearekin", eta "txertaketa prozesuaren plangintza Nafarroako osasun publikoko agintarien jarraibideen arabera egin da uneoro".
Azaldu duenez, "prozesuan zehar atzerapen bat izan da txertoen horniduran, eta hasiera batean aurreikusitako txertaketa egutegia egokitu behar izan da". "Txertaketa prozesua laster osatzea espero da", azaldu du.