Euskadiko Orkestrak 'Enigmatikoa' programa aurkeztuko du gaur Baluarten

Euskalerria Irratia 2021eko otsailaren 16a

Judith Jauregui pianistak Beethovenen pianorako lehen kontzertua interpretatuko du, eta Jaume Santonjaren batutapean, Euskadiko Orkestrak Schumannen bigarren Sinfonia joko dute. 

Euskadiko Orkestra Baluarten bueltan izango da gaur, 19:30ean, iragan abenduaren 7an bertan behera utzitako 2020-2021 Denboraldiko hirugarren abonamendu kontzertuarekin: Enigmatikoa izeneko programa, hain zuzen ere.

Judith Jauregui pianistak emanaldiari hasiera emango dio Beethovenen Pianorako lehen kontzertua interpretatuz; ondoren, Jaume Santonja Euskadiko Orkestrako zuzendari asoziatuaren batutapean, ikus-entzuleek Schumannen bigarren Sinfonia entzuteko aukera izango dute. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!