Uda baino lehen, egungo udal komunak, automatikoengatik ordezkatu nahi ditu Enrique Maia Iruñeko alkateak. LAB sindikatuak gogoratu du komun arrunten arrakasta, egun dauden bainu automatikoak baino erabiltze gehiago dutela.
Komunek zerbitzu publikoa eskaintzen dutela ere nabarmendu du sindikatuak, askotan etxegabeendako higiene puntua direlako. Langileen %98a emakumezkoa da, eta sindikatuak azaldu duenez, lanpostu prekarizatuak dituzte eta azpikontrata batentzako ari dira lanean.