Sarea hartu dute aurten dantzari zuriek, bertsolari orojakileek, kokofauna saldoak eta mingain zorrozdun kokobeltzek. Online eskainko dute Iruñeko inauteri euskalduna Dantza.eus atariaren bitartez. 12:30ean ezarri dute hitzordua, eta une horretan bakarrik izanen da inauteriaz gozatzeko aukera, ondoren ez dute eta sarean mantenduko.
Atzera kontua jarri dute webgunean, aurten ere, badatorrelako kokoa.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!