Haur Eskolak Euskaraz plataformaren arabera, Nafarroako Gobernuak Iruñeko Udalak baino are okerrago jokatu du, bere haur eskoletan plazen %18 soilik eskaintzen baititu euskaraz. Jakin ahal izan dutenez, Hezkuntza Departamentuak ez du aldaketarik egingo hark zuzenean kudeatzen dituen bost hau eskoletan; beraz, bost ikastetxeetatik bitan plazen erdiak euskaraz eskainiko dira eta murgiltzerik gabe, espazioak partekatzean. Gauzak horrela, Iruñean euskarazko murgiltze ereduko haur eskola bakarra izango da.
Testuinguru honetan, Carlos Gimeno kontseilariak aurten eurre matrikulazioa Haur eta lehen Hezkuntzan apirilaren amaieran edo maiatzaren hasieran egingo dela iragarri du.
Halaber, aurre matrikulazioan erabiliko den puntuazio sistema berria aurkeztu du. Irizpideetako bakar batek ere ez du puntu guztien %30 baino gehiago balioko. Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan puntuazio irizpide berberak erabiliko dituzte.
Geroa Baik salatu duenez, sistema berria ez da hitzartu, negoziatu, aipatu ere egin gobernuko gainerako kideekin. Eta Izquierda Ezkerraren aburuz, sistemak ez du balioko ikasleen banaketaren “kaosa” konpontzeko.
Hilaren 12an greba egingo dute haur eskoletan, LAB, CCOO eta Afapna sindikatuek deituta, eta EH Gurasoak plataformako kideek dei egin diete familiei "txikiak klasera ez eramateko". Gainera, plataformak manifestazioa deitu du ostiralerako, 17:30ean, Hezkuntza Sailetik Nafarroako Jauregiraino.