Bueltan da Txantreako Euskaldunon Biltokiko 'Gaurko gaia' hitzaldi zikloa. Emakumea eta kirola izanen dute hizpide Uxue Astrain Osasunako futbolariaren eta Irati Zurbano arku-tiratzailearen parte hartzearekin.
Toki mugatuak daude eta bertaratzeko 699612124 Whatsappean eman behar da izena. Adierazi dutenez, segurtasun neurriak bermatuko dira.