Iruñeko 21 urteko gizon bat atxilotu dute, emakume bat bortxatzea egotzita

Euskalerria Irratia 2021ko ots. 8a, 14:59

21 urteko gaztea epailearen esku utzi du Espainiako Polizak. Asteburuan atzeman zuten gizonezkoa.

Espainiako Poliziak 21 urteko gazte iruindar bat atxilotu du asteburuan Iruñean, emakume bat bortxatzea egotzita. "Gertakariak urtarrilean gertatu ziren, ustezko erasotzailea biktimarekin geratu zenean, hainbat lagunekin biltzeko aitzakiarekin. Duela urte batzuetatik ezagutzen zuten elkar", adierazi du Poliziak. Hitzorduaren unean, ustezko erasotzailea bakarrik joan zen, eta gaztea bizi zen atariko gela komunitario batean sartzera behartu zuen. Bertan, sexu-erasoa egin zuen, eta biktimaren beldurraz baliatu zen, indarkeriazko izaera ezagutzen baitzuen, Poliziak jakinarazi duenez. Atxilotua Iruñeko Instrukzio Epaitegiaren esku utzi dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!