Iruñeko EKOmerkatuak lehen urtea betetzear du, 2020ko martxoan inauguratu ostean. Urteurren horrek erakusten du Nafarroako ekoizpen agroekologikoaren hitzordua beharrezko proiektua dela, eta lagundu egiten duela kontsumitzaileei erakusten Nafarroan ekoitzitako eta sasoiko elikagai ekologikoen eta jasangarrien aldeko hautua egin daitekeela. Izan ere, urtetik urtera gero eta enpresa eta pertsona gehiago batzen dira ekoizpen ekologikora, eta horrek zerikusi handia du elikagai mota horien eskaria areagotzearekin, kutsatzailerik gabe eta ingurumenarekin errespetuzkoak izanik.
Edizio honek Nafarroako geografia osoko ekoizleak ekarriko ditu Iruñeko Autobus Geltoki Zaharrera, hileko lehen larunbatero bezala. Barazkiak, ogiak eta gozogintza, eztia, propolioa, Betizuko hestebeteak, oliba-olio birjina estrak, gaztak, marmeladak, ardoak, arrautzak, lekaleak, frutak, garagardoak eta neguko trufak erosi ahal izango dira hamasei saltokietan, baita Lizarraldeako tuber melansporumak ere, denboraldi bakoitzean EKOmerkatura bere zapore bikainarekin itzultzen direnak.
Elikagai ekologikoen postu gonbidatu bat gehituko zaio: Barrikupel. Barrikupel ekodiseinuko ekimen bat da, batez ere Lizarraldean baztertutako ardo-upelekin lan egiten duena, eta horiekin diseinu garaikideak egiten dituzte egurra eta berrerabilitako beste material batzuk konbinatuz.
Gainera, bi jarduera daude programatuta: bata musikala, Dj Reimyren eskutik, EKOMerkatu ingurua girotuko duena, eta bestea, telebista-set bat, EKOmerkatura joaten diren ekoizleei zuzenean elkarrizketa egiteko.
EKOmerkatua PROGRAMA
Iruñeko Autobus Geltoki Zaharra
Otsailaren 6a, larunbata. Ordutegia: 9:30etik 14:00etara.
JARDUERAK
Dj Reimy. 10:30-14:00
EKOmerkatuko ekoizleak zuzenean elkarrizketatzea. 12:00-14:00
EKOmerkatuko EKOIZLEAK, otsailaren 6a.
- La Corraliza de Don Pablo. Olioa (Azkoien)
- Larrezabal. Ardi-gazta (Altsasu)
- Casa Paulina. Marmeladak (Artaza)
- Pittika. Gaztak (Erratzu)
- Ekollaondo. Gaztak, ahuntz-jogurta eta arrautzak (Goldaraz)
- Ecológicos Aranda. Oliba-olio birjina estra (Faltzes)
- Gil Pagola. Oliba-olio birjina estra (Eulz)
- El Puente Viejo. Barazkiak (Caparroso)
- Elkea. Oliba-olio birjina estra, lekaleak eta garagardoa (Baquedano eta Artaxoa)
- Koldo Resano. Sagarrak (Faltzes)
- Boilurraren etxea. Túber Melanosporum trufa beltza (Metauten).
- Erlan. Eztia (Izurzu)
- Domiña: Betizu-hestebeteak (Goizueta)
- Beraska: Eztia eta propoleoak (Bera)
- Lakabeko okindegia. Ogia eta gozogintza (Lakabe)
- Azpea upeltegia. Ardoak (Irunberri)
- Barrikupel. Ekodiseinua zuran eta material birziklatuetan.