Alde Zaharreko bizilagunek pediatra lortu dute

Euskalerria Irratia 2021ko ots. 4a, 11:07

Pediatra eskatzeko sinadura bilketa.

AZ Ekimeneko osasun etxearen defentsarako taldeak bultzatuta, auzoan pediatra eskatzeko sinadura bilketa egin dute, eta 475 instantzia entregatu dituzte Osasunbidean. Gaur jakinarazi dute pediatra izango dutela. 

Alde Zaharreko Osasun Etxean ia bi hilabete eman dituzte pediatrarik gabe. Hori dela eta, osasun zentrora jotzen duten umeek erizainek baino ezin zituzten artatu eta, beharra ikusiz gero, San Martin zentroko larrialdietara bideratzen zituzte

Hori dela eta, AZ Ekimeneko osasun etxearen defentsarako taldeak bultzatuta, urtarrilean sinadura bilketa egin zuten, eta 475 instantzia entregatu zituzten Osasunbidean. Alde Zaharreko eta Lehen Zabalguneko haurren beharretara egokitutako irtenbide justua eskatzen zuten.

Langile faltarekin batera, sinatzaileek eskatzen zuten osasun etxean sartzeko dauden arkitektura oztopoak kentzeko lanak egin ditzatela, horretarako Kaldereria kaleko sarrera prestatu dezaten. Lanak 2020ko urrian martxan jarri behar zituzten, Osasun Etxearen defentsarako lantaldeari jakinarazi ziotenez, baina oraindik ez dituzte hasi.

Gaur jakinarazi du AZ Ekimena taldeak eskaerek erantzuna izan dutela, eta pediatra lortu dutela. Eskerrak eman dizkiote kanpainan parte hartu duen jendeari.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!