Olga Comes Donibaneko presoa Villabonako espetxean zegoen eta Espainiako Gobernuak azaroan iragarri zuen Euskal Herrira ekarriko zutela. Iruñeko espetxean dago jada; kartzela horretan dagoen euskal preso emakume bakarra da.
Gaur egun, Iruñeko espetxean bost euskal preso daude; Olga Comes ez ezik, Karlos Apeztegia, Xabi Perez, Josetxo Arizkuren eta Francisco Ramada . Espainiako Barne Ministerioak iragarritakoa betetzen badu, aurki gerturatuko dute Josune Arriaga Donibaneko presoa ere, Salamancako Topas espetxetik.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!