Santa Ageda bezpera eguna da gaur, eta otsailaren 4 guztietan, urtero, Muthiko Alaiak peñaren abesbatza kalera atera ohi da, koplak kantatzera. 56 urte daramatzate ohitura hori etenik gabe errepikatzen, baina aurten, ez ateratzea erabaki dute, ezingo baitute bermatu sergurtasun neurriak betetzen direla. Horren ordez, bideo berezi bat prestatu dute.
Urtero Alde Zaharretik egiten duzuen ibilbidea birsortu dute bertan, eta horretarrako, Alde Zaharreko ostalari eta merkatari batzuen babesa izan dute, urtero haiekin batera kantatzera irteten direnak. Establezimenduen artean, parte hartu dutenak dira Souvenirs Estafeta, Karrikiri euskal denda, J. Fernández harategia, Abarzuza Taldea eta Purroy koltxoi denda; eta, ostalaritza establezimenduen artean, Nabarreriako Meson eta La Estafeta garagardotegia.