Ohiturari eutsita, San Blaseko azoka egitea lortu dute aurten ere. San Nicolas plazan beharrean, Sarasate pasealkuan egiten ari dira, baina. Eta ez da aldaketa bakarra: eremua hesitu dute, edukiera kontrolatzeko, eta San Nicolasen sortu ohi diren pilaketak ekiditeko.
Hemeretzi postu daude, opilak, txantxigorriak eta gozokiak saltzen. Goizean goizetik jende andana joaten ari da, ohitura galdu gabe, gozoak erostera.