Ados ez egoteko eman dituzten arrazoien artean dago 129 nesketako batzuk legezko ordezkaritzarik gabe zeudela, eta, beraz, abokatuek ez zietela kontsultarik egin. Beste batzuek, berriz, komunikabideen bidez izan dute epaiaren berri, ez dutelako akordioaren inguruko informaziorik jaso. Akordioa epaiketaren aurretik lortu zutenez, ez dietelako hitz egiten utzi kexatu dira, eta ikerketa hasi zenetik epaiketara arte sei urte igaro direla ere kritikatu dute. Kexu dira, "hitz egiten utzi ez dietelako".
Orain, kaltetutako beste batzuk aurkitzen saiatzen ari dira, eta, halaber, taldean antolatzen saiatzen ari dira, epaia argitaratu ostean mobilizatzeko. Oraingoz, modeloen agentziako buruaren beste hamar biktimarekin baino gehiagorekin harremanetan jartzea lortu dute, ez daudenak ados bi aldeen arteko akordioarekin.