HAUR ESKOLAK

EH Bilduk "zentzugabekeriatzat" jo du Navarra Sumak haur eskoletan egin nahi duen aldaketa

Euskalerria Irratia 2021ko urt. 28a, 07:01
Joseba Asiron, EH Bilduren udal bozeramailea.

Joseba Asironek esan du Navarra Sumaren erabakia "zentzugabekeria hutsa" dela, eta sozialistek “eskuinaren euskarafobia" babesten duela salatu du.

Joseba Asiron EH Bilduko udal bozeramaileak gogor kritikatu du Esporrinen taldearen jokabidea. Gogoratu du PSNk legegintzaldiaren hasieran esan zuela adostasunak lortu behar zirela, eta eskaria eta eskaintza errespetatu egin behar zirela; eta hasu honetan, ez da kontsentsurik lortu, zentroetako zuzendaritza teknikoek proposamenaren aurka egin dutelako; eta eskaria eta eskaintza ez dira orekatzen. Joseba Asiron:

Erabakia "zentzugabekeria hutsa" dela esan du, eta sozialistek “eskuinaren euskarafobia" babesten duela gaineratu du.

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!