EH Bilduk covid-19ak sortutako krisiari aurre egiteko plan bat aurkeztu du

Euskalerria Irratia 2021ko urt. 28a, 08:57
EH Bilduren Nafarroako egoitza.

EH Bilduk 15 neurri eta 6,5 milioiko inbretsioa aurreikusten dituen plan bat aurkeztu du, pandemiak ekarritako krisiari aurre egiteko, pertsonak eta tokiko ekonomia erreskatatzea helburu duena.

Koronabirusaren izurriak sektore batzuetan eragindako ondorio larrien aurrean, EH Bilduk uste du Iruñeko Udalak prestaturik egon behar duela, eta pertsonak helburu dituen neurriak lehenetsi. Joseba Asiron, EH Bilduren udal bozeramailea. 

Planean, bi bloketan banatu dituzte neurriak. Batetik, proposamen ekonomiko eta fiskaleko neurriak jaso dituzte. Horien artean aipatzekoak dira erreskate sozialeko burtsa indartzea; pobreziarekin lan egiten duten erakundeentzako diru laguntzak edota etxebizitza sozialak sustatzea; edota jarduera ekonomikoen gaineko zergaren kontribuzioaren beherapena.

Bestetik, pobreziaren aurkako sei neurri espezifiko jaso dituzte, pandemiak gehien zigortu dituzten pertsonentzako; horien artean daude auzoetako sare komunitarioak bultzatzea, arrakala digitalari aurre egiteko neurriak, edota erroldara sartzeko baldintzak malgutzea. Hostalaritza, zaintza eta kulturako sektoreentzat prekarietatearen aurkako plan bat ere eskatu dute. 

Proposamen horiek aurrekontu aldaketak eta konpromisoak eskatuko lituzkete, baina Asironen hitzetan, beharrezkoak ez ezik, eraginkorrak izango lirateke. Koalizioaren helburua argia baita: egin daitekeen guztia egitea, inor atzean gera ez dadin. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!