Yelmo zinema-kateak aretoak aldi baterako itxiko dituela iragarri du. Madrilen eta Kanaria Handiko Las Palmasen dauden hainbat instalaziotan izan ezik, zinema-aretoak itxita egongo dira 15 egunez gutxienez, koronabirusak eragindako neurri murriztaile sanitarioen eta estreinaldi faltaren ondorioz.