Haritu elkarlaguntza sarea sortu dute Alde Zaharrean

Euskalerria Irratia 2021ko urt. 25a, 13:42

Etxebizitza eta oinarrizko baliabideak eskuratzeko zailtasunei aurre egiteko,  etxebizitza sindikatua eta despentsa solidarioa sortu dituzte. "Kapitalismoaren ofentsibaren aurrean bizi baldintzen defentsarako eta komunitate politikoaren sorkuntzarako erraminta kolektiboa" izan nahi du sareak.

Koronabirusak eragindako testuinguruan sortu du Iruñeko Alde Zaharreko bizilagun talde batek Haritu elkarlaguntza sarea. "Klase, arraza eta genero zapalkuntzei" aurre egiteko erraminta sortu nahi dute, "erantzun kolektiboa eta auto-antolatua" taxutuz: "Harituk uste du merezi duela balioan jartzea eta elkartasunaren, autogestioaren eta elkarrekiko laguntzaren bidea aztertzea".

Hainbat erakunderen laguntzarekin informazioa bildu ondoren, ikusi dute etxebizitza eta oinarrizko baliabideak eskuratzeko zailtasuna direla auzoaren arazo nagusienetako bi. Horiei irtenbidea bilatzeko, etxebizitza sindikatua eta despentsa solidarioa sortu dituzte.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!