Haur eskolen egoera zuzentzeko proposamena aurkeztuko dio Haur Eskolak Euskaraz plataformak gobernuari

Euskalerria Irratia 2021ko urt. 22a, 13:05

Datorren ikasturtean, Iruñean gaur egun dauden 16 haur eskola publikoetatik batek soilik eskainiko du euskarazko murgiltze eredua.

Udalaren erabakiaren ondorioz, sistema publikotik kanpo geldituko dira haurrak euskarazko murgiltze ereduan matrikulatu nahi dituzten familia asko. Egoera "larria" da Haur Eskolak Euskaraz plataformaren ustez, hori dela eta landu dute egoerari buelta emateko proiektu proposamena.

Proposamenak babes zabala jasotzea nahi dute; horregatik, talde parlamentarioen eta udaleko taldeengana joko dute ondoren. Kondestable jauregian argituko dute, gaur 17:30ean, zein den proposamena. Gainera, Ahotsa.info-k egindako erreportaje bat ere erakutsiko dute.

Iruñeko haur eskola euskaldunen aldeko borrokan murgilduta dauden hainbat eragile eta pertsonen iritziak jaso ditu atari digitalak, eta 21:00etan bere webgunean jarriko dute ikusgai.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!