Osasun langileen lan eskubideen "kudeaketa murriztailea" salatu dute sindikatuek

Euskalerria Irratia 2021ko urt. 22a, 11:57
LAB, SATSE, SAE, UGT, Afapna, ELA eta CCOO sindikatuek egindako protesta.

LAB, SATSE, SAE, UGT, Afapna, ELA eta CCOO sindikatuek elkarretaratzea egin dute, Vianako Printzea espezialitateen zentroaren atarian.

Irizpide ekonomikoen gainetik pertsonak lehenetsiko dituen kudeaketa eredua eskatu dute osasun langileek. Ohartarazi dute: erabiltzaileak zaindu behar, baina baita arreta ematen dutenak ere. Pandemiak larriagotu egin ditu, gainera, osasun langileen lan baldintzak. David Mendaza , LAB sindikatuko ordezkaria osasungintzan.

Azken mobilizazioetan egin duten bezala lau eskakizun egin dizkiote LAB, SATSE, SAE, UGT, Afapna, ELA eta CCOO sindikatuek gobernuari: "Plantilla egonkortzea lan eskaintza publiko masiboekin, kalitatetko kontratazioa profesionalak fidelizatzen dituzten kontratu duinekin, segurtasun eta babes neurri eraginkorrak eta %10eko arrisku osagarria langile guztientzat".

Gai horiek premiaz tratatu eta aplikatzeko eskatu diote departamentuari. Hala ere, utzikeria atzeman dute gobernuarengan. Datorren ostegunean osasuneko mahai sektoriala eginen da eta gai ordenean ez dira sindikatuen eskakizunak ageri. Erreklamazioei entzurgor eginez gero, mobilizazioekin jarraituko dutela ohartarazi dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!