Haizeak kalteak eragin ditu Iruñean

Euskalerria Irratia 2021ko urt. 22a, 08:26

Zuhaitz handi bat bota du haizeak Iruñeko Santa Zezilia plazan.

Gaur goizeko 6:14etan, Cordovillako suhiltzaileek Iruñeko Santa Zezilia Plazan esku hartu behar izan dute, haizearen ondorioz zuhaitz "handi bat" erori delako. Iruñeko Udaltzaingoak, bestalde, adierazi du ordu erdian sei esku-hartze baino gehiago egin dituela hirian, haize zakarrak sortutako arazoak direla eta: "Zuhaitzak, edukiontziak, motorrak galtzadan erorita, terrazetako mahaiak eta aulkiak lekuz aldatuta...". Arreta esktu dute: "Kalera ateratzen bazara, kontuz ibili galtzada bustita dagoela ibilgailuan bazoaz, eta urrundu zuhaitz-eremuetatik oinez bazoaz".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!