Izan ere, Iruñeko Udalak iazko udan Sarasate pasealekuko terrazen espazioa inguruko kaleetako establezimenduentzat martxan jarri zuenean, sektorean kexak izan ziren, oso eremu zehatzetan izan ezik, alde zaharreko establezimenduek ez baitute terrazak jartzeko aukerarik.
Urrian, Iruñeko Udala ostalarien ordezkariekin biltzen hasi zen, konponbideak bilatzeko. Orduan, udala eremu publikoa erabiltzeko aukera aztertzen hasi zen, horretarako aurreikusi gabeko tokietan terraza berriak jartzeko, alegia. Diario de Noticias egunkariak jakin eta informatu duenez, sektorearekin izandako bileren ostean, bi aldeek adostutako konponbide batera iritsi dira.
Iruñeko Udalak emandako datuen arabera, azken hilabetean hiriko ostalaritza establezimenduek terrazak edo itxiturak, aldi baterakoak zein behin betikoak, egiteko ehun bat eskaera tramitatu ditu. Orain arte, eskatutako aldi baterako 67 karpetatik 42 baimendu dira, 15 izapidetzen ari dira eta 10 ukatu egin dira.