Karlos Apeztegia euskal presoa Iruñeko espetxera hurbildu dute

Euskalerria Irratia 2021ko urt. 18a, 08:13

Etxerat elkarteak jakitera eman duenez, Karlos Apeztegia iruindarra Iruñeko espetxean dago. Ocañako espetxean zegoen.

Karlos Apeztegia Jaka preso iruindarra Ocañako espetxetik Iruñekora hurbildu dute. Espainiako Barne Ministerioak beste bost euskal preso politiko hurbildu ditu Euskal Herritik gertu dauden espetxeetara: Manex Castro, Imanol Inziarte, Jon Crespo, Jon Etxeberria eta Manex Zubiaga.


Gaur egun Iruñeko espetxean lau euskal preso daude: Karlos Apeztegia Jaka, Josetxo Arizkuren Ruíz, Xabier Pérez Aldunate eta José Ramada Estevez. Horiez gain, Espainiako Barne Ministerioak iragarri du Olga Comes eta Josune Arriaga ere hurbilduko dituela.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!