Coworkids bertan behera uzteko eskatuko du EH Bilduk arratsaldeko osoko bilkuran

Euskalerria Irratia 2021ko urt. 14a, 13:01

Iruñeko zortzi prebentzio talde komunitarioen kontratuak eten ondoren, martxan da Navarra Sumak, PSNren babesarekin, onartutako Coworkids programa.

Iruñeko udaleko Eh Bilduren taldeak Coworkids programaren abiarazpena geldiaraztea, azaroaren 5eko akordioak iraultzea, "Navarra sumaren aldeko bi kargu atzamarrez kontratatzeko" prozesuak ikuskatzea eta prebentzio-zerbitzuen kontratuak berriro lizitatzea eskatuko du gaur arratsaldeko Osoko Bilkuran. "Urtea hasi da, eta esan genuen bezala, zerbitzu berria ez dago martxan, iragarritako planek ez dituzte gehien behar dutenen integrazio beharrak betetzen, eta Coworkids tresna eraginkorra baino ez da Navarra Sumak prebentzio-taldeen aurkako mendeku politikoa aurrera eramateko eta bere egiturarekin bat egiten duten bi kargudun atzamarrez eta hautaketa prozesurik gabe jartzeko", salatu du koalizio soberanistak. "Eskuineko beste txosna bezero bat da", esan du.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!