Milutzeko irindegi zaharra erre da gaur gauean Iruñean
Euskalerria Irratia
2021-01-13 09:58
Suhiltzaileak lanean ari dira sua itzaltzeko eta Iruñeko Udaltzaingoa gertatutakoa ikertzen ari da.
Bart sute bat piztu da Milutzeko irindegi zaharrean, Iruñean, Udaltzaingoak jakitera eman duenez. Gaur goizean, suteak jarraitzen zuen, Suhiltzaile zerbitzuak kontrolatuta.