Subsuelo tabernako bezero batek positibo eman ostean atzeman zuten koronabirus agerraldia eta tabernan eguberrien inguruan egondako 424 bezero eta langileen artean baheketa masiboan zortzi positibo aurkitu dituzte. Osasun publikoko institutuak atzo emandako datuen arabera, zortzi positiboen gertuko sarea aztertu ondoren, guztira 61 kasu positibo atzeman dituzte. Nafarroako osatalaritza eta turismo elkarteak adierazi du, kasua "segurtasunaren eta profesionaltasunaren adibide" dela.