Naparraren inguruko saiakera aurkeztuko du Jon Alonsok, Katakraken

Euskalerria Irratia 2021ko urt. 13a, 10:14

Elkar argitaletxearen eskutik eta Tene Mujika sariaren laguntzaz, azken lau hamarkadatako ametsgaiztoa idatzirik jaso du Jon Alonsok. 19:00etan izanen da aurkezpena.

1980ko ekainaren 11n desagertu zen Jose Miguel Etxeberria Alvarez “Naparra”. Komando Autonomo Antikapitalistetako militante eta Iparraldean errefuxiatua zen nafar gaztea norbaitek bahitu eta erail zuen. Nork, nola eta zergatik, ez dago argi, baina. Ordutik ez baita haren gorpurik agertu, ez desagerketaren egileez edo xehetasunez berri zehatzik jakin. Kasuaz ezaguna den guztia biltzeko ikerketa zabal eta sakona egin du Jon Alonso idazle iruindarrak Naparra: kasu irekia saiakeran.

Frantziako auzitegiek 82an utzi zuten bertan behera ikerketa, zantzu gehiago agertu artean. Geroztik, ez dute ezer egin. Senideek 99ko urrian jarri zuten salaketa Espainiako Auzitegi Nazionalean. 2004an, artxibatu egin zuen kasua epaitegiak, Naparrarena ez zela desagertze behartua izan epaituz. Hipotesiek bestelako bertsio bat marrazten dute, ordea. Gertaerak ahazturan galdu ez daitezen urrats bat da izan nahi du Naparra: kasu irekia saiakerak. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!