Istripu guztietan kalte materialak izan dira, zauriturik gabe. Gainera, gidari bat salatu dute etilometria probetan positibo emateagatik, Iruñeko Udaltzaingoak Twitterren jakinarazi duenez.
Gaurko aurreikusitako tenperatura baxuen aurrean, gidariei kontuz ibiltzeko gomendatu diete, izotz plakak egon daitezkeelako. Oinezkoen kasuan, aukera hori ere kontuan hartzea eta gomazko zola duten oinetakoak erabiltzen saiatzea gomendatzen du.