Arrotxapeko gaztetxeko hiru kidek epaitegian deklaratuko dute gaur

Euskalerria Irratia 2021ko urt. 11a, 10:10

Arrotxapeko gaztetxea.

Elkarretaratzera deitu dute, 12:30ean, Justizia Auzitegiaren aurrean. 

Epaiketan espazioaren desalojoa eta 40.000€ arte iritsi daitezkeen kostu judizialak jokoan daudela jakinarazi dute Arrtoxapeko gaztetxeko kideek. “Horregatik antolakuntza eta autodefentsa beharrezkoak dira ofentsiba kapitalistari aurre egiteko”, adierazi dute Twitter bidez. 

Atzo, okupazioaren kontrako ofentsibaren aurrean autodefentsa bultzatzeko manifestazioa egin zuten, Errakik deituta, Iruñean eta Donostian. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!