Gaurko derbia erabakigarria izango da Osasunarentzat

Euskalerria Irratia 2020ko abe. 31a, 08:23
Sadar futbol zelaia.

Jagoba Arrasateren taldeak garrantzi handiko partida jokatuko du gaur. Alavesen aurka irabazi beharko du, ez galtzeko lehen mailan jarraitzeko aukera guztiak.

Talde gorritxoak zinez egoera konplexuan burutuko du bere mendeurrenaren urtea, sailkapenari dagokionez, eta gaur, hiru puntuak nahitaez lortu behar ditu Alavesen aurka Lehen Mailan jarraitzeko bermeak lortzeko. Ongi erantzutea besterik ez zaio geratzen osasunari.

Gaurko derbyan, Aimar oroz Osasunaren harrobiko jokalaria eta Jony muturrekoa dira berritasun nagusiak. Aldiz, lesionatutako Roncaglia, lesionatuta, eta zigortutako Iñigo Perez, dira bi bajak.

Jony Bartzelonaren aurkako Ligako partidan lesionatu zen, azaroaren 29an. Gol aukerak sortzeko orduan nabaritu da muturrekoaren hutsunea.

Euskalerria Irratian partiduaren zuzeneko kontakizuna egingo dugu, FMko 98.3an, 16:15etatik aurrera.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!