Larunbatean egingo dute 2021eko lehen Ekomerkatua

Euskalerria Irratia 2020ko abe. 30a, 12:01

Iruñeko EKOmerkatua Nafarroan ekoitzi eta landutako elikagai ekologikoen hileroko merkatua da.

EKOMerkatua zuzeneko salmentako merkatua da, ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko topagunea eta Nafarroako ekoizpen ekologikoa sustatzeko gunea.

Sasoiko elikagai ekologikoak eskaintzen ditu, freskoak eta landuak, eta zuzenean ekoizleengandik eroslearengana. Era berean, sentsibilizazio-gune bat da, bertatik bertara ikasteko Nafarroan zer landatzen den ekologikoki, elikagaien behin-behinekotasuna, nola ekoitzi eta landu diren, eta haien propietateak, erabilerak eta errezetak. Ekoizleen eta kontsumitzaileen artean harreman zuzena eta konfiantzazkoa sortzeko toki bat.

Giro ona eskaintzen du, helduentzako eta haurrentzako kultura eta gastronomía jarduerekin: dastatzeak, tailerrak, erakustaldiak, musika… eta askoz gehiago: lankidetza agroekologiarekin, iraunkortasunarekin, gizarte-ekonomiarekin, merkataritza txikiarekin edo gizarte-partaidetzarekin lotutako erakunde eta elkarteekin.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!