Iruñeko Udalak Arrotxapeko merkatariak zokoratu dituela salatu du La Rotxa elkarteak

Euskalerria Irratia 2020ko abe. 30a, 08:51

Egoera konpontzeko, kezkatzen dituzten gaiak lantzeko merkataritza mahai politikoa deitzeko eskatu dio elkarteak udalari.

Iruñeko udalak ez du tokiko merkataritzaren aldeko apustua egiten. Hala salatu du Arrotxapeko La Rotxa merkataritza eta ostalaritza elkarteak. Horregatik, eguerrietako kanpainatik aldendu da aurten. Arrotxapeko Zaraitzu harategiko Patxi Mantxok Euskalerria Irratian salatu du iaz ere berandu banatu zuela materala: "Aurten oraindik ez dut jaso".

Egiten duena "aldebakartasunez, berandu eta gaizki" egiten du udalak elkartearen iritziz, eta kanpoaldeko merkatalgune handiak lehenesten dituela salatu dute. "Udalari eta gobernuari ahoa betetzen zaie tokiko merkataritza babesten duela esatean, baina gero bestelako ereduetara bideratzen dituzte baliabideak", azaldu du Mantxok.

 

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!