Marina Lameiro zinemagile nafarra Berri Txarrak musika taldearen agurreko mundu biran murgildu da. Marinaren kamera kontzertu askotako eszenatokietan zehar mugitzen da – Txikiak eta handiak, gertukoak eta urrunekoak –, eta prozesu horretan Berri Txarrak taldearekiko pasioa partekatzen duten pertsona batzuen istorioak ezagutu eta erretratatzen ditu.
Marina Lameiro izango da protagonista, Santas Pascuas jaialdiaren testuinguruan, eta film luze dokumental honetan gauzatu den sormen prozesuaren xehetasunak partekatuko ditu. Horretarako, zinemagile nafarrak bere testigantza eta "ikusi Arte 2019" bira historiko honetan zehar egindako ibilbide pertsonalaren irudiak uztartuko ditu.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.