Iruñeko liburutegi publikoek ordutegia aldatu dute Eguberrietan eta, abenduaren 24tik aurrera, goizez irekiko dituzte ateak.
Txantrean, Etxabakoitzen, Iturraman, Mendillorrin, Milagrosan, Sanduzelain, San Pedron eta Yamaguchin, liburutegien jendaurreko ordutegia, urtarrilaren 5era arte (asteartea), 08:30etik 14:30era izango da, jaiegunak ez diren astelehenetik ostiralera.
Ohikoa den bezala, San Frantzisko Liburutegi Publikoarena izango da ordutegi desberdin bakarra, orain arte bezala, etenik gabe, 08:30etik 20:30era, abenduaren 24an eta 31n eta urtarrilaren 5ean izan ezik, egun horietan goizez bakarrik egongo baita irekita.