Iruñeko espetxe zaharra Memoria Historikoaren Leku izendatu dute

Euskalerria Irratia 2020ko abe. 23a, 09:19
Iruñeko espetxe zaharra.

Memoria espazio bat irekiko da espetxea zegoen orubean, "memoriaren transmisio eremu" izan dadin.

Nafarroako Gobernuak atzoko bilkuran onartutako akordioaren bidez, Iruñeko espetxe probintzial zaharraren eremua Nafarroako Memoria Historikoaren Leku izendatuko da, leku horiek memoria transmititzeko eremu bihurtzeko lanetan aurrera egitearren.

Horretarako, eta Memoria Historikoaren Batzorde Teknikoaren aldeko txostena jaso eta gero, Nafarroako Gobernuak espazio txiki bat deklaratu du, eta jada inskribatuta geratu da Memoriaren Lekuen Erregistroan; Nafarroako Justizia Jauregia handitzeko proiektuan sartuta geratuko den memoria eremua garatuko da beranduago.

Leku hori batu zaio Nafarroak Memoria Historikoaren arloan dituen beste 15 Lekuren zerrendari; horien artean aipatzekoak dira Sartagudako Memoriaren Parkea, Monrealeko Teileria, Otsoportillo edo GR-225 edo Igaletik Bidankozerako errepidea.

Herritarrekiko Harremanetako kontseilari Ana Ollok nabarmendu du memoria batik bat “etorkizuneko kontua” dela, eta ezinbesteko tresna dela “errespetua, tolerantzia eta askatasuna bezalako balioak sustatzeko”. Ildo horretan, azpimarratu du leku horiek “funtsezkoak direla bakearen eta bizikidetzaren balioak sustatzeko eta transmititzeko orduan, gertatutakoa oroituz eta beldurraren espazio horiek oroimenaren eremu bilakatuz”.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!