Olentzero Euskalerria Irratian izanen da 9:00etatik aurrera

Euskalerria Irratia 2020ko abe. 23a, 08:40
  • Haurrek irratira deitu ahal izanen dute, 948 17 01 51 zenbakira, harekin zuzenean mintzatzeko.
  • Ikazkina deitzen dutenentzako opari andanarekin etorriko da Irrintzi Dorrera: liburuak, diskoak, DVDak…

Urtero bezala, abenduaren 24arekin, ikazkinak tartetxo bat gorde du bere agendan Irrintzi Dorrera hurbiltzeko: 9:00etatik 11:00etara izanen dugu estudioan. Urtero bezala, opari andana ekarriko du entzuleen artean banatzeko. “Aurten oso aukera gutxi izanen dut, gauean etxerik-etxe opariak banatzen hasi arte, haurrekin egoteko; horregatik gogo handia dut irratira joateko eta haurrekin telefonoz hitz egiteko", azaldu digu Olentzerok.

Olentzerok azaldu digunez, opariok prestatzen laguntza handia eman diote, eskuzabaltasun handiz, honako euskal kultur eragileok: Erein, Alberdania, Elkar, Ttarttalo, Pamiela, Txalaparta, Denon Artean, Berria, Argia, Katxiporreta, Promomusic...

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!