Urtero bezala, abenduaren 24arekin, ikazkinak tartetxo bat gorde du bere agendan Irrintzi Dorrera hurbiltzeko: 9:00etatik 11:00etara izanen dugu estudioan. Urtero bezala, opari andana ekarriko du entzuleen artean banatzeko. “Aurten oso aukera gutxi izanen dut, gauean etxerik-etxe opariak banatzen hasi arte, haurrekin egoteko; horregatik gogo handia dut irratira joateko eta haurrekin telefonoz hitz egiteko", azaldu digu Olentzerok.
Olentzerok azaldu digunez, opariok prestatzen laguntza handia eman diote, eskuzabaltasun handiz, honako euskal kultur eragileok: Erein, Alberdania, Elkar, Ttarttalo, Pamiela, Txalaparta, Denon Artean, Berria, Argia, Katxiporreta, Promomusic...