Euskal presoen aldeko manifestazioa egin dute sindikatuek, Iruñean

Euskalerria Irratia 2020ko abe. 18a, 12:47
Argazkia: LAB

ELA, LAB, Steilas, ESK, EHNE, Hiru eta CGT sindikatuek bat egin dute Iruñean euskal presoek jasaten duten "salbuespeneko kartzela politika" bukatu behar dela exijitzeko.

Euskal preso politikoen eskubideen aldeko mobilizazioa egin dute gaur eguerdian ELA, LAB, Steilas, ESK, EHNE, Hiru eta CGT sindikatuek, Iruñean. Izan bidea dinamikaren baitan langileak aktibatu nahi dituzte, presoek jasaten duten "salbuespenezko kartzela politika" bukatu behar dela aldarrikatzeko.

Astebururako bi deialdi egin ditu SARE euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideen aldeko sare herritarrak euskal preso politikoen alde. Bihar, larunbatean, Berriozarretik Iruñeko espetxera martxa eginen dute. 17.30etan Berriozarreko Euskal Herria plazatik abiatuko da ibilaldia. Igandean, berriz, motxiladun haurrekin eginen dute agerraldia, 11:00etan Konstituzio plazan. Gabonen testuinguruan deitutako kalejiraren berri eta haurrek bizi duten egoeraren berri emanen dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!