LAN ISTRIPUA

Kamioilari bat hil da lan istripuz, Orkoienen

Euskalerria Irratia 2020ko abe. 17a, 19:08

ELAk jakinarazi duenez, Truck & Wheel enpresako kamioilaria atzo zendu zen Faureciako lantegian Orkoienen, ondoezik sentitu ondoren.

ELAren iritziz, salgaien garraioko ezbehar-tasa handia patronalak bultzatutako desarautzearen ondorio da, horrek eragin baitu koronabirusaren egungo pandemian funtsezkoa izan den kolektibo baten lan-baldintzak okertzea. Gainera, ELAk ohartarazten du sektoreko istripu-tasei buruzko datuetan azpi-erregistroa ematen dela; izan ere, lanak eragindako joan-etorrietan gertatutako gainerako istripuetan bezala, istripu horiek trafiko-istriputzat edo heriotza naturaltzat hartzen dira, eta ez dira estatistika ofizialetan islatzen.

ELAk gogorarazi du, dena den, ezbehar-tasak goranzko joera duela 2012tik, eta, Nafarroako Gobernuari eskatu dio alde batera utz ditzala behingoz lan-osasuneko elkarrizketa sozialeko politika ez-eraginkorrak, eta baliabide horiek erabil ditzala lantokietako segurtasun eta osasun-baldintzak kontrolatzera bideratutako baliabide publikoak areagotzeko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!