Landa eremua eta hiria lotuko ditu Ardoteka proiketuak Katakraken

Euskalerria Irratia 2020ko abe. 17a, 13:59

Biba Ardoak proiektuak eta Katakrak-ek bat egin dute Ardoteka proiektuan, mahastiaren inguruko ezagutzak, nekazal tradizioa, eta jakintza komunitarioak zabaltzeko.

Biba Ardoak Euskal Herri osoko mahastizainak biltzen dituen salmenta eta banaketa kooperatiba bat da, ardo kultura berri bat sortu nahi duena, bizia, mahastietatik elikadura burujabetzan aurrera egiteko, komunitatea sendotzeko, eskualdeak eta inguru naturala babestuz.

Krisia iritsita, lankidetzaren beharra ikusi dute, zubiak eraikitzekoa, eta kasu honetan, Katakrak-ekin bat egin dute, landa eremua eta hiri batzeko xedez, eta kultura, kontzientzia kritikoa eta elikadura burujabetza uztartzeko asmoz.

Ardoteka proiektuarekin, Katakrakek eta Biba Ardoak-ek hainbat jarduera antolatzeko asmoa dute; lehen ekitaldian, esaterako, ardoa eta literaturaren arteko lotura aztertuko dute; baina oraingoz ez dute data zehaztu. Izan ere, egoeraren arabera egokituz joango dira egitaraua, eta aurki emango dituzte xehetasun gehiago.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!