Haur eskoletan euskaraz "hezi, bizi eta lan" egin nahi dutela aldarrikatzeko mobilizazioa antolatu dute HE Gurasoak taldeak, euskalgintzak eta haur eskoletako hezitzaileek. Gaur 18:00etan izanen da, Iruñeko Udaletxe plazatik abiatuta. Iruñeko Udalak euskarazko eskaintza murriztu eta "dagoen urria" Iruñerriko iparraldera eraman duela salatu dute deitzaileek.