Militar kolpista ohiei babesa emateagatik Vox zentsuratzea saihestu du Navarra Sumak

Euskalerria Irratia 2020ko abe. 15a, 14:12

Gaia gaurko Presidentetza Batzordean aztertu dute, eta bertan bi ekimen aurkeztu dituzte, bata EH Bilduk sinatutakoa eta bestea PSNk eta Geroa Baik sinatutakoa.

26 milioi pertsona fusilatzea proposatu zuten militarren jarrera gaitzestea erabaki du Iruñeko Udalak, baina Navarra Sumak espresuki saihestu du Vox errefusatzea, Espainiako Gobernuaren aurka atxilotuek sinatutako manifestua babesteagatik. 

Navarra Sumak koalizio abertzalearen proposamenaren aurka bozkatu du, eta talde sozialistak eta Geroa Baik elkarrekin egindako adierazpenak zituen bost puntuetatik bakarra babestu du. Ana Elizalde Navarra Sumako zinegotzi delegatuak militarren jarrera gaitzetsi du, "onartezintzat jo du, eta iruzkin horien egileen aurkako erantzukizun penalak argitzeko aukera ere planteatu du.

Hala ere, Navarra Sumaren ordezkariak ez du Voxen jarrera gaitzetsi nahi izan, talde hori publikoki babestu zuelako. Ondorio legalak ekar zitezkeela argudiatuz, Elizaldek berariaz saihestu zuen alderdi ultraren aurkako jarrera eta, aldiz, Espainiako Gobernuaren babesa zalantzan jarri zuen. "Gobernu programa eta hauteskundeetara aurkeztu zirenean iragarritakoa ezberdinak dira. Ez dute herritarrek aukeratu ", esan du zinegotziak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!