Navarra Sumaren eta PSNren "erasoei" aurre egiteko prest azaldu da Mendillorri

Euskalerria Irratia 2020ko abe. 15a, 13:55

Bideberri elkarteak manifestazioa deitu du larunbat eguerdirako, prebetzio lan komunitarioa egiten duten taldeen alde.

Bideberri Haur eta Gazteen Elkarteak Navarra Sumak eta PSNk haurren eskubideen alde egindako "erasoei" erantzungo die abenduaren 19an, larunbatean, 12:00etan, Elorri eta Mendillorri herri ikastetxeetako bide gorrian hasiko den manifestazio batekin. "Ez dugu erasorik onartuko eta gure auzoak jasaten dituen eraso guztiei erantzungo diegu", esan dute Mendillorriko Auzo Elkarteak Bideberriren alde deitutako prentsaurrekoan, Udalak prebentzio-taldeak alde bakarretik suntsitu ostean.

Bizi duten egoera larria izan arren, auzoko elkarteak itxaropen mezua zabaldu nahi izan du: "Modu komunitarioan antolatzeko unea da, guztion onean oinarritutako auzo-proiektuak sortzeko garaia da, itxaropena ematen dutenak, eta gure ekintza bakoitzean auzotarren elkartasuna aplikatuz zainketen garrantzia aldarrikatu behar dugu". Horregatik, Navarra Sumaren "asmo politikoen" aurrean "batuta" mantentzeko eskatu diote Mendillorriri. Bideberrik "komunitatearen, guraso elkarteen, ikastetxeen, osasun zentroaren, auzo unitatearen, institutuaren, kolektiboen eta elkarteen" oniritzia duela gogorarazi du Auzo Elkarteak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!