LGTBI+ kolektiboaren aurkako erasoei aurre egiteko protokoloa garatuko du Iruñeko Udalak

Euskalerria Irratia 2020ko abe. 2a, 08:16

LGTBI+ erasoak koordinatzeko eta horiei erantzuteko protokoloaren batzorde iraunkorra "lehenbailehen" biltzeko eskatu dute udal talde guztiek, aho batez. Azaroa amaieran eraso transfobo bat salatu zuen gazte iruindar batek Bartzelonan.

Iruñeko Udalko herritarren gaietarako batzordeak Berdintasun Sailari eskatu dio "lehenbailehen dei dezala LGTBI+ erasoen aurrean Koordinatzeko eta Erantzuteko Protokoloaren Batzorde Iraunkorra, haren funtzionamendua adosteko eta haren edukiarekin eta berehala abian jartzearekin zerikusia duten alderdi guztiak zehazteko". EH Bilduk aurkeztu zuen atzo adierazpena, eta aho batez onartu dute batzordeko kideek. 

Protokoloa ezagutzera emateko "hedapen kanpaina zabal" bat garatzeko ere galdegin dute udal taldeek. LGTBI+ kolektiboaren aurkako erasoak gaitsetzi eta salatzera dei egin dituzte herritarrak. 

Azaroaren amaieran gazte iruindar batek eraso transfobo bat salatu zuen Bartzelonan. 19 urteko gazteari eraso egin eta irainak oihukatu zizkioten bere etxetik gertu, Kataluniako hiriburuan. Erasoaren ostean, bere aurpegiaren irudiak ere zabaldu zituen sare sozialetan. Kataluniako Homofobiaren kontrako Behatokiak jaso du salaketa.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!