Espero zen bezala, "erantzukizunagatik eta logika hutsagatik", Xabier Martinez Alavaren hitzetan, Olentzeroren Lagunen Elkarteak joan den urrian erabaki zuen Gabon gauero Alde Zaharreko kaleetan eta II. Zabalgunean egiten zen ohiko ekitaldia ez egitea. Horrela, elkarteak bideo bat prestatu du ikazkinari datorren urtera arte agur esateko.