Covid-19ko pandemiaren ondorioz urriaren erdialdetik itxita dauden haurrentzako jolas-guneak irekiko ditu Iruñeko Udalak gaurtik aurrera. Udalak gomendio orokor gisa ezarri du haur parke bakoitzean gehienez 20 haur egotea, Nafarroako Gobernuak ezarritako edukiera betetzeko. Nafarroako Gobernuak % 50eko gehieneko edukiera muga ezartzen du.
Iruñeko Udaltzaingoa duela hilabete baino gehiago jarritako zigiluak kentzen hasi da, jolasguneak eta zabuak ostiraletik aurrera erabiltzeko moduan egon daitezen, udalak jakitera eman duenez.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!