Indarkeria matxistaren aurka antolatzea ezinbetekoa dela aldarrikatu du Iruñerriko Itaia emakumeen antolakunde sozialistak. Indarkeria matxistak egunerokotasunean emakume langilea erasotzen duela iritzi dio taldeak, eta hori salatzeko mobilizatzera deitu ditu herritarrak. Manifestazioa eginen dute gaur arratsaldean, Iruñeko Udaltxe plazatik 'Gaitasun sozialak antolatu' lelopean. 19:00ean irtengo dira protestariak.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!