Iruñeko Udalak Amaia kaleko autoentzako bigarren erraila irekiko du aste honetan

Euskalerria Irratia 2020ko aza. 24a, 08:05

Amaia kalea.

Navarra Sumak oinezkoentzako gune bat desegitea erabaki du: atzo iragarri zuenez, Amaia kaleko bigarren erreia irekitzeko lanak hasi dituzte.

Iruñeko Udalak azaldu duenez, eskuineko erraila da berrirekiko dutena; ez dute kalearen ezkerraldean jardungo, oinezkoentzako gunea mantenduko dute, zeinean ostalaritzako terraza berriak jarriko dituzten.

Lanak aste honen amaierarako bukatzea aurreikusi dute. Udalaren arabera, esku-hartzearen helburua "bidearen edukiera handitzea da, trafikoaren arintasuna areagotuz".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!