Volkswagen itxiko dute azaroaren 20an eta 23an, motor eta kaxa faltagatik

Euskalerria Irratia 2020ko aza. 18a, 14:02

Lantegiko zuzendaritzak egun horietarako lan-erregulazioko espedientea aktibatuko duela jakinarazi die sindikatuei.

Volkswagek Landabengo lantegia itxiko du azaroaren 20an eta 23an, motor eta kaxa faltagatik, eta litekeena da abenduaren 4an ixtea, arrazoi beragatik, hori guztia Covid-19ko pandemiak eragindako hornidura-arazoengatik.

Lantegiko zuzendaritzak egun horietarako lan-erregulazioko espedientea aktibatuko duela jakinarazi die sindikatuei. Espediente hau 2018an sinatutakoaren luzapen bat da, aurtengo apirileko ERTEan berretsia, langile guztiek egun horiek kobratzea ahalbidetzen duena.

Enpresak aukera emango die langileei, banan-banan, erabaki dezaten kobratuko duten ala ez, bakoitzaren aukeraren arabera. Soldataren eta antzinatasunaren %100 kobratzen da, eta ez die aparteko ordainsariei eta oporrei eragiten, sindikatuetako iturriek azaldu dutenez.

Gainera, "2021ean aurreikusten diren arazoei begira", enpresak proposamen bat egin du ERTE hori 2021eko ekainaren 30era arte luzatzeko, eta, beraz, kontsultaldi berri bat irekiko da gai hori aztertzeko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!