Bernardo Atxaga idazleak 'Kilker bat autopistan' liburua aurkeztuko du gaur Iruñean

Euskalerria Irratia 2020ko aza. 18a, 13:34

Aingeru Epaltza idazlearen laguntzarekin eginen du aurkezpena, Iruñeko Nafarroako Liburutegian, 19:00etan.

Lan berezia da Bernardo Atxagaren liburu berria: ez da nobela bat, ezta saiakera bat ere, edo ez behintzat ohiko saiakera bat. Euskadi Irratiko Faktoria irratsaiorako 2016ko udazkenetik 2020ko udara bitarte sortutako gogoetak dira

Eta zergatik 'kilker bat autopistan'? bada, astero-astero testuak osatzerakoan sentitzen zuen etsipena da autopistan baten erdian kantuan dabilen kilkerra. Etsipenaren gainean kemena aurkitu izana da idazlearen ustez liburuaren baliorik handiena: eta 115 gogoeta horiek osatzea lortu izana: "Ahalegindu naiz beti aste osoan pentsatutakoa azaltzen, beti ez naiz albistetik abiatu".

Hiru ataletan banatu du liburua, hiru garaitan irakurri zituelako testuak: lehenengoari Minutuak kontatuta izena jarri dio, erlojuaren aurka aritu behar izan zuelako garai hartan. Bigarrenak Zeruko kronikak izena du, euskal idazleak aipatzeko modu bat bilatzen, fikzio bat asmatu baitzuen, zeinean zerura joan eta harekin elkartzen baitzen. Hirugarrena, Lagunarteko kontuak, lagunekin izandako solasaldietan oinarrituta zegoelako, baian egokitu behar izan du, pandemiarekin kontaktuak murriztu behar izan zituelako. Atxagarentzat, erdiko pasartea da hiruretan bereziena.

Testuak paperera eramateko, egokitu behar izan ditu, testuek ahozko kutsu handia dutelako, eta lan horretarako, Asun Garikanoren laguntza izan du.  Emaitza, 342 orriko liburua da, eta Pamiela argitaletxearekin eman du argitara.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!